Idazkari nagusia hautatzeko primarioak eskatu dituzte EAko hainbat militantek, Bilbon egindako agerraldi baten bidez. Ekainaren 3an eta 4an izanen da Eusko Alkartasunaren kongresua eta horren atarian agertu dira jendaurrera. "Barne demokrazia" gabezia dagoela esan du Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotziak, baita EH Bildu barruan dauden "funtsezko eztabaidetan" parte hartze "falta" dagoela ere.
Alkartasuna 2017 dokumentua aurkeztu dute, "parte hartzea, barne demokrazia eta afilizazioaren ahalduntzea" dira eskatzen dituztenetariko batzuk.
Egungo EAko zuzendaritzak EH Bildun daukan jarreraren aurrean, kritiko azaldu dira, izan ere, iragan larunbatean egindako jardunaldi baten eratu zituzten hemezortzi mahaietako lauk baino ez zuten bat egin haren ildoarekin. "Afiliatuak parte hartu nahi du, eztabiadatu eta erabaki", esan du Lopez de Aberasturik.