Azken urtean %19 hazi dira eraso sexistengatik jarri diren salaketak. Igoerarik handiena eraso psikologikoen salaketan izan da. 2016an baino kasu psikologiko gehiago salatu ziren: bikoitza izan ziren 2017an eta zortzikoitza 2015etik. Nafarroako Gobernuak eman ditu azken datuak: 2017an 106 salaketa izan ziren; 2016an 89 izan ziren eta 2015ean 72 salaketa.
Adituek diote informazio gehiago dagoela eta kontzientziazio soziala handiagoa dela. Horrek eragiten du gero eta gehiago salatzea edozein motatako eraso matxista. Hala, azken urtean eraso psikologikoak gehiago salatu dira: 2016an 12 izan ziren 2017an 24 izan dira, eta 2015ean halako salaketa hiru baino ez ziren izan. Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilariak esan zuen bere departamentua biktimak hobeki artatzeko lanean ari dela, arreta egokiago emateko lanean. "Asistentzia psikologikoa eta juridikoa hobetzeko lan egiten ari gara", nabarmendu zuen.
Adin txikikoen artean ere hazi egin dira salaketak
Aurtengo otsailean 15 salaketa jarri zituzten adin txikikoek eta iaz 8 izan ziren. Gehienak, 9, eraso sexual batengatik jarri zituzten.
Bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik
Biktimaren bikote edo bikotekideohiek egindako erasoak izan ziren gehienak: %84,91.