Iruñeko Artzapezpikutzak eta Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak jarri zuten Abel Azkonaren kontrako salaketa, erlijio sentimenduak "iraintzea" leporatuta. 2015ean muntatu zuen artistak Desenterrados erakusketa eta bertan zegoen pederastia hitza, ostien bidez idatzia.
Salaketa artxibatu egin zuen epaitegiak, baina helegitea aurkeztu zutenez, berriz ireki zuten; azkenean, Nafarroako Auzitegiko Nagusiak behin betiko itxi du.
Iruñean eta Madrilen egindako 242 eukaristiatan ostia sakratuak hartu zituen sortzaileak, eta horiek erabiliz idatzi zuen Pederastia hitza lurrean. "Profanazioa publikoa" dela esan du Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak.