Sanferminetako talde bortxaketarengatik 22 urteko espetxe zigorra eskatu dute

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 4a, 13:45

Argazkia: Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea, sanferminetan. / ekinklik.org

Espetxean daude orain bost gizonak, bortxaketa leporatuta. Fiskaltzak esan du erasotutakoak ezin izan ziola erasoari "aurre egin" eta "nagusitasuna" baliatu zuela bost gizonez osatutako taldeak, bortxaketa egiteko.

22 urteko eta 10 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Fiskalak sanferminetako talde bortxaketa dela eta auzipetutako bost gizonentat: 18 urte eskatu ditu sexu erasoa leporatuta; 2 urte eta 10 hilabete, intimitatearen kontrako eraso batengatik; 2 hilabeteko kartzela zigorra, lapurkerentagatik; eta 20 hilabeteko isun ekonomikoa. Horrez gainera, 100.000 euroko indemnizazioa galdegin du Fiskalak erasotutakoarentzat.

Erasotutakoak ezin izan zion erasoari "aurre egin" eta "nagusitasuna" baliatu zuen bost gizonez osatutako taldeak, bortxaketa egiteko, Fiskalaren akusazioaren arabera. 

Kartzelan dauden bost auzipetutako lauri beste eraso bat egitea leporatu diete, auzia aztertu bitartean aurkitu zuten ikertzaileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!