Nafarroako Enplegu Zerbitzuetan, langabeziaren zerrendan izen emandakoak gutxiago izan dira apirilean martxoan baino: 1.978 lagun gutxiago. Ehunekoetan esanda, %4,9 egin du behera langabeen kopuruak eta hala 38.375 nafar daude zerrenda horretan. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuak dira.