Comisiones Obreras sindikatuko komunikazio arduraduna izanen da Joseba Ezeolaza

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 3a, 09:00

Joseba Ezeolaza.

Chechu Rodriguez idazkari nagusi izendatu berriak azaldutako estrategia berriak segitzeko lana eramanen du aurrera Ezeolazak: "Sindikatu guztiekin hitz egin eta alderdi guztiengana hurbildu".

Joseba Ezeolaza Latorre da atzotik Comisiones Obreras sindikatuko komunikazio arduradun berria. Batzarreko kidea hautatu dute lan horretarako. Chechu Rodriguez izan da duela gutxi CCOO Nafarroako idazkari berri izendatua eta haren estrategia finkatzeko lanean ariko da Ezeolaza. Sindikatu guztiekin hitz egiteko nahia zuela adierazi zuen Rodriguezek eta baita alderdi politiko denekin ere. 

Joseba Ezeolazaz

2007 eta 2011. urteen artean Nafarroako parlamentari izan zen Ezeolaza. Batzarreko eta Nafarroako Fusilatutakoen Senitartekoen Elkarteko kidea ere izan da urteotan. Apuntes de servilleta poema liburuaren egilea eta duela gutxi argitaratutako Camino Oscoz y otras historias del 36 izeneko liburuaren egilea. Sartagudako Memoriaren Parkea bultzatu zuenetakoa izan da Ezeolaza. 

Euskalerria irratian ere iritziaren tartean hartzen du parte hamabostean behin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!