Txantrean izandako eraso sexistaren ustezko egilea atxilotu dute

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 2a, 08:34

>Larunbatean goizaldeko 03:00etan izan zen erasoa. Udaltzainek erasoa jasan zuen emakumea erietxera eraman zuten.
>Ustezko erasotzailea atxilotuta dago. 
>Manifestazio jendetsua egin zuten Txantrean erasoa salatzeko. Festak eten egin zituzten ordu batzuez. 

Gertatutakoa ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Jakinarazi duenez, 03:00 inguruan izan da eraso sexita. Bertara joan dira udaltzainak, eta erasoa jasan duen neska, adingabea, erietxera eraman dute. Salaketa aurkeztu du biktimak, eta ustezko erasotzailea, mutil adingabe bat, atxilotu egin du udaltzaingoak. 

Eraso sexita hori salatzeko Txantreako jaiak eten egin zituzten 20:00etatik 00:00etara eta manifestazio jendetsua egin zuten. Iruñeko Udalak ere gaitzetsi egin du erasoa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!