Arrotxapeko gaztetxeko hiru gazte epaituko dituzte eta guztira 40.000 euro zigor eskaerei egin behar diete aurre. Manifestazioa antolatu du Arrotxapeko gaztetxeak, maiatzaren 6rako -8an epaituko dituzte-, gazteen kontrako jazarpena salatu asmotan.
Gaztetxearen jabetza duten hiru taldeen batzordeak salatu dituela jakinarazi dute gazteek: La Caixak, Iruñeko Udalak eta Talleres San Pedrok. Lurra urbanizatzeko behar dutela argudiatu dute salatzaileek, gazteek ordea eraikinak 10 urte hutsik zeramatzala esan dute.
Aisialdi, kultura eta formakuntza ekimen ugari egin dituztela azpimarratu dute Arrotxapeko gazteek, baita gaztetxea "hainbat kolektiboren bilgune" bilakatu dela ere.