Jose Lainez eta Concha Martinez Yauzkari dantza konpainiaren sortzaileentzat Vianako Printzearen saria

Euskalerria Irratia 2017ko api. 28a, 14:17

Jose Lainez eta Concha Martinez. Arg: infoelpunto

>60ko hamarkadan Amsterdamen egin zituzten dantza ikasketak, munduko irakaslerik onenekin. Eta dantza garaikidearen abangoardia estetiko hori Nafarroara ekarri zuten, 70eko hamarkadan.
>Nafarroako Kultur Kontseiluaren irudikoz, abanguardia estetikoa Nafarroara ekartzeaz gain, Lainezek eta Martinezek goi mailako dantzari belaunaldi oso bat sortu zuten Nafarroan, oraindik fruituak ematen ari dena. 

Nafarroako Kultura Kontseiluak gaur goizean egin du irabazleak hautatzeko bilkura eta duela minutu gutxi eman du bere erabakiaren berri.

Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrak dira jaiotzez. 60ko hamarkadan Amsterdamen egin zituzten dantza ikasketak, munduko irakaslerik onenekin. Eta dantza garaikidearen abangoardia estetiko hori Nafarroara ekarri zuten, 70eko hamarkadan.

1973an, Sarasate Musika Eskolako dantza departamentua sortu zuten, baitya Dantza Eskola ere. Eta 1980an, Jauzkari konpainia sortu zuten. Eruropa osora eraman zituzten haien ikuskizun ausart, zirikatzaile eta probokatzaileak. Hainbat sari jaso zituzten, eta hamar urtez, hamarkada oso batez Nafarroa dantza garaikidearen nazioarteko mapan kokatu zuten.

Nafarroako Kultur Kontseiluaren irudikoz, abanguardia estetikoa Nafarroara ekartzeaz gain, Lainezek eta Martinezek goi mailako dantzari belaunaldi oso bat sortu zuten Nafarroan, oraindik fruituak ematen ari dena.

Sariak beti bazterrean geratzen den dantza disziplina saritu nahi izan du. Eta bikote bat sarituz, halaber, egiazko lana, elkarlan emankorra nabarmendu nahi izan dute, eta ez halako sarietan maiz bultzatzen den pertsonaiarekiko kultua, gehienetan gizonekikoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!