"Boterea berreskuratu nahi badugu, erabakiaren boterea herritarrei bueltatu behar diegu", esan du Uharteko zinegotzi Fran Espinosak, Ahal Duguko idazkari nagusi izateko bere burua aurkezterakoan. Erabakitzeko eskubidea (M15eko espiritua) izena du haren proiektuak.
"Demokrazia" zentzuz bete nahi duela adierazi du, "herri subirautzari eta giza eskubideei dagokienez". Ordezkaritzan oinarritutako demokrazia eta demokrazia zuzena uztertuko dituen sistemaren alde lerratu da."Botoa ez da ordezkariena, boto emaileena baizik. botoa mailegatu egiten zaio ordezkariari, baina ez zaio oparitzen 4 urteean erabili daitekeen txeke zuriaren gisan".
"Primarietara aurkezten den inork ezin dio esan militantziari egun existitzen diren erreminta teknika eta juridikoak egonda ordezkaritza demokrazia eta demokrazia zuzena uztartzeko erabiltzeari uko egiten dionik."
"Nafarren bizitza hobetu" nahi du Espinosak, "ikuspegi politiko eta ekonomiko batetik". Laura Perez da Espinosarekin lehiatuko den hautagaia.