Frankismoaren krimenak ikertzeko hitzarmena sinatu dute NUPek eta gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 28a, 08:25

Argazkia: Frankismoaren garaiko biktimei Artazun egindako omenaldia.

NUPek diktadura frankista bizi izan zutenen lekukotzak grabatuko ditu, biktimen errolda eginen du eta haur lapurtuen gaiko biktimei aitortze eginen die.

Frankismoa are sakonago ikertuko du NUPek, Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioari esker. Biktimen lekukotzak bilduko ditu, aitortzeko errolda eginen du eta haur lapurtuen auzia aztertu eta biktimei aitortza eginen die. Horrez gainera, epaitegi eta instituzio militarreko artxiboetatik informazio berria jasotzen ahalko du. 

55.000 euroko diru saila bideratu du exekutiboak hitzarmenerako. Orain arte, udalarekin eta parlamentuarekin sinatu ditu unibertsitateak halako akordioak.

Emilio Majuelo eta Fernando Mendiola historialarien gidaritzapean dagoen NUPeko Memoria Historikoaren Funts Dokumentalak egine ditu ikerketa lanak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!