Sunsundegik 50 langile kaleratu ditzakeela salatu du LABek

Euskalerria Irratia 2017ko api. 28a, 08:01

Enpresa kontratazioetan "iruzur egiten" ari dela salatu du sindikatuak; 330 langileen %42 behin behinekoak dira.

Kontratazioa "langileria bereizteko eta prekarietatea zabaltzeko" erabiltzen du Sunsundegi enpresak, LABen aburuz: "50 langile bota ditzake aurten, beste batzuk kontratatzeko".

Sindikatuaren arabera, aparteko ordu asko egiten dituzte beharginek eta, hori aintzat hartuta, behin betiko kontratu gehiago egin daitezke. Lan jardunaldia luzatzen ere saiatu da enpresa zuzendaritza; kritiko azaldu da LAB jarrera horrekin, langile gehiago hartzeko gaitasuna izan baduela frogatzen baitu.

"Erabiltzeko eta botatzeko langile poltsa prekarioa" sortu duela ziurtatu du LABek, "nafar guztien diruarekin finantzatutako enpresa" dela oroitaraztearekin bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!