'Kulturaz aske' jaialdia antolatu dute Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko

Euskalerria Irratia 2017ko api. 26a, 08:06

Asteburu honetan, mahai ingurua, txistulariak, dantzariak, haurrentzako tailerrak eta arte ikuskizuna izanen dira, Altsasukoak aske ekimenak antolatuta.

Taberna liskar batengatik kartzelaratutako altsasuarrek bost hilabete daramatzate giltzapean, "muntaia politiko, mediatiko eta judizial batengatik". Horregatik, aska ditzaten eskatzeko Kulturaz aske jaialdia eginen dute asteburu honetan herrian bertan, Altsasun, Altsasukoak aske plataformak antolatuta. 

Herrian "askatasunez" bizi nahi dutela aldarrikatu dute, halaber, bai eta "altsasuarren arteko elkarbizitza" bilatzen dutela ere. Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Ardanaz FIES erregimenen egoteaz gaindi, herritik 500 kilometrotara daudela eta beste zortzi altsasuar ere inputatuta dituztela esan dute Kulturaz aske jaialdiko arduradunek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!