21 lagun auzibideetara eraman ditu Iruñeko instrukzio epaitegiko bigarren gelak, Indar Gorriren izena "baliatuz" beste leku batzuetara joan eta "kontrako muturreko taldeen aurka borroka egiteagatik". Indar Gorri taldekoa izatea berez delitua ez dela zehaztu du epaileak, aitzitik 21 pertsona horiek zale taldea "haien asmoak kamuflatzeko" erabiltzen zutelakoan dago.
Beste 11 lagunen kontrako auzia artxibatu egin du eta fiskaltzari eskatu dio 20 egunetan akusazio idazkia egin edota artxibatzea eskatzeko.
Geoposizionamendua eta bankuko kontuen jarraipena
Gertutik segitu ditu Poliziak 21 auzipetuen urratsak: Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ikerketak eta zaintzak egin dituzte, telefonoak behatu dizkiete, bankuko kontuen mugimenduak, geoposizionamendua, dokumentazioa eta sakelakotik egindako deiak aztertu.