Antzerki Aroa zikloaren harira bi emanaldi izanen dira, Nafarroako Antzerki Eskolan. Apirilaren 26an, asteazkenarekin, Xake Produkzioak-ek Mami Lebrun obra taularatuko du, 20:00etan.
"Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenadliaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...". Horra obraren laburpena.
Maiatzaren 3an, asteazkenean ere, Txalo Produkzioak-ek Jainko basatia eskainiko du, 20:00etan ere. "Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz".
Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, bertako leihatilan eta webgunean (8 eta 5 euroan ikasle taldeentzat). Abonoak: 12 euro (bi emanaldiak).