Absolbitu egin dituzte kale salmentan ibiltzeagatik auzipetutako bi pertsonak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 21a, 14:00

Kale salmenta "ez zigortzeko" aldarrikatu zuten SOS Arrazakeriak eta Paperak Denontzat taldeek, epaile aurretik pasa zirenean.

Orain dela lau urte atxilotu zituzten bi lagun Lizarran, kale salmentan aritzeagatik, eta martxoaren 31n epaitu zituzten, Iruñean, SOS Arrazakeria eta Papelak Denontzat plataformek deituriko elkarretaratzea epaitegiaren aurrean zela. Kale salmenta "ez kriminalizatzeko eta ez zigortzeko" exijitu zuten protestaren deitzaileek orduan, Pertsonak ez dira ilegalak eta Ez dago aldaketarik denok sartzen ez bagara aldarri artean. Gaur, absolbitu egin dituzte bi saltzaileak.

1.5000 euroko isuna eskatzen zuen fiskalak bakoitzarentzat, baina aske eta kargurik gabe geratu dira.

Ez dadila kriminalizatu

Gizarte eta babes eragileek kale salmenta ez kriminalizatzeko kanpaina abiatu dutela gogorarazi zuen SOS Arrazakeriako kide Beatriz Villahizanek, elkarretaratzea egindakoan, latza baita egoera: "Berzigortze prozesu baten aurrean gaude, kriminalizazio era berrien aurrean; errepresioak sistemaren ertz ikustezinak kolpatzen ditu".

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!