Asteazkenean ekinen diote egitarauari, gizarte zibilaren inplikazioari buruzko hitzaldi batekin: Herria eraiki. "Gizarte zibilaren inplikazioa arlo desberdinetan herriaren eraikuntzan nolakoa izan daiteke? Zer dira herria eraikitzeko diren bideak? Zein oztopo gainditu behar dira oraindik?". Galdera horiei erantzuna ematen ahalginduko dira.
Horrez gainera, 29ean, Niko Etxarten omenezko kontzertua eginen dute. 30ean, aldiz, egun handia izanen da: erraldoiak, txarangak, dantza emanaldiak, kontzertuak... Besteak beste, Huntza, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tiri ta Terry izanen dira.