Iruñean 30 kilometro orduko abiadura ezartzea proposatu du Aranzadik

Euskalerria Irratia 2017ko api. 20a, 08:41

Bide bakarreko kaleetan jada 30 km/h muga dago, beraz, hiriko autopistetan murriztuko litzateke abiadura muga.

"Segurtasun kontua da", esan du Iruñeko Mugikortasun zinegotzi Armando Cuencak, hiriko abiadura muga 30 kilometro orduko izatea proposatzekoan: bide bakarreko bideetan horrela da egun eta aldaketak, ondorioz, hiri autopistei eraginen lieke. Ingurumari berezian aurkeztu du proposamena, izan ere, 63 urteko emakume bat harrapatuta hil zen asteartean Iruñean, Sadar inguruan. 

Udal gobernuari eginen dio zinegotziak proposamena, haren ustetan, administrazioak paper garrantzitsua baitu istripuak ekiditerakoan, are arduraren parte bat administrazioarena ere badela ziurtatu du. 

"Ibilgailu pribatuari emandako tokia murriztu" egin behar dela aldarrikatu du, halaber, Cuencak, neurriak hika-mika sortuko duela jakinda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!