Auto harrapatzeak direla medio, lau pertsona hil dira Nafarroan 2017an -bi, Iruñean eta beste biak, Tuteran-; hau da, ia harrapaketa bat egon da hilero. Latza da datua, 2015ean bost pertsona hil baitziren urte osoan. Horregatik, Sadarren izandako azken harrapatzea gogoan, gaur elkarretaratzea eginen du 8-80 plataformak: Navarra Arenaren parean, 19:30ean.
Mase kritikoa, martxan
Ostiral honetan "masa kritikoa" gauzatuko du 8-80 plataformak, hiri irisgarria aldarrikatzeko. 19:30ean aterako da mobilizazioa, Gazteluko plazatik. Arrotxapeako gaztetxean, 17:00etan, bizikletak konpontzeko tailerra eginen dute.