Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

'Emakume abertzaleen topaketa feministak' Berriozarren eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2017-04-19 14:02   Gizartea  Nafarroa

Indar bat gara gu lelopean eginen ditu jardunaldiak Euskal Herriko Bilgune feministak, maiatzaren 6an, botere(tze) feministaren inguruan eztabaidatzeko xedez.

Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren harira, 'Emakume Abertzaleen VII topaketa feministak' antolatu dituzte, botere(tze)aren inguruan ariko dira.

Egitaraua

9.15etan. Izen-ematea
10.00etan. Irekiera ekitaldia  
10.30-13.30etara. Indar bat gara gu: trantsizioan, boteretuz goaz hitz anitzetako mahai- ingurua. Marta Luxan, Amaia Zufia, Izaskun Garcia, Iratxe Retolaza, Sandra Barrenetxea, Ainhoa Narbaiza, Edurne Epelde, Silvia Rugamas, Riosby Fernández, Arantza Santesteban, Josune Ortiz, Mauge Cañada, Saioa Iraola eta Miren Aranguren. 

14.00-16.00etara. Bazkaria 

16.30-18.30etara. Indar bat gara gu: boteretzea gorpuzten. Tailerrak 1. Feministak on-line eragiteko prest?; 2. Baratze bat nahi dugu egin; 3. Euritan eta Irrintziaren oihartzuna proiekzioa eta tertulia; 4. Betiko leloaren, betiko leloa?; 5. Identitateen saltsan, Drag King tailerra; 6. Gorputzak badaki, osasunaren autogestioa; 7. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du; 8. Autodefentsa Feminista tailerra; 9. Gorputzak astindu; 10. Prekarietatearen aurrean, saretuta mahai-ingurua. 

19.00etan Kale-okupazioa eta amaiera ekitaldia 

22:00 Musika jaialdi feminista. Kontzertuak: Drumkoprters, Prosodia, Humus, La Basu, DJ Ramsex, DJ Ira

Euskal Herriko Bilgune feministak webgunea atondu du propio topaketei begira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa