Laguntza jasotzen dute 1.446 adin gabeko daude Nafarroan, babesgabetasun egoeran daudelako. Krisia hasi zenetik, %66 handitu da kopurua. Eskubide Sozialetarako zerbitzuak artatzen ditu.
Haur horien erdia harrera familietan edota egoitzatan dago, gainontzekoak (707) eguneko zentroetan edota babes familiarreko zein autonomiarako programetan.
Babesa bi eratan egituratzen da: babesgabetasun egoerari aurre egitekoa eta erreformara bideratutakoa. Lehenengoa, familiarekin bizi ezin diren horientzat; bigarrena, etxean geratu daitezkeenentzat.
0 eta 18 urte arteko haur eta gazteei eskaintzen diete laguntza: 17 urtetik aurrera, gainera, egoitzatik atera daitezke, 720 euroko diru laguntza kobratzne dute sei hilabetez eta gero oinarrizko errenta jasotzen hasten dira.