Bost milioi euroko ondarea deklaratu zuten 2016an 243 nafarrek

Euskalerria Irratia 2017ko api. 19a, 08:30

Argazkia: Errenta aitorpena egiko bulegoetako bat.

Errenta aitorpenaren kanpaina martxan dagoen honetan, diru bilketa geroz eta txikiagoa dela jakinarazi dute, batez ere UPNren eta PSNren erreformaz geroztik.

Iaz, 30,7 milioi euro bildu zituen Ogasunak, Nafarroan, 6.196 pertsonei zergak kobratuta. Beheraka doa bilketa, baina. Azken urteetan, %35,6 gutxiago jaso du; datua zuzenki lotuta dago UPNk eta PSNk garatuta erreformarekin, horren ostean errente altuagoa zutenek gutxiago ordaindu behar izan zuten eta. Salbuetsitako errenta 800.000 eurokoa izatetik 550.000 eurokoa izatera pasa zen. Eta, Nafarroan, errenta altuak egon badaude: bost milioi euroko ondarea deklaratu zuten 2016an 243 nafarrek.

Horren adibidez, 600.000 eta 1,5 milioi euroko ondarea zuten horiek 10 milioi euro ematen zizkiotela lehen Ogasunari eta errefionalisten eta sozialisten erroformaren ostean, 1,7 milioi baino ez. 

Aldaketa gehiago ere izan dira: 2014an, %70an txikitu zen zergaren oinarria eta horrek murriztu egin zuen dirua biltzeko gaitasuna. 

Espainiako estatuko datuekin alderatuta, Nafarroa da errenta aitorpenaren bidez gutxien jasotzen duen komunitateetako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!