NUPek irailaren 4an hasiko ditu heldu den ikasturteko klaseak

Euskalerria Irratia 2017ko api. 19a, 08:04

Irailaren 1ean, ostirala, lehenengo ikasmailako ikasleek Ongietorri Jardunaldian parte hartuko dute, eta han beren unibertsitate bizitzarako erabilgarria den informazioa jasoko dute

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko ikasleek irailaren 4an, astelehena, hasiko dituzte datorren 2017-2018 ikasturteko eskolak. Aurreko ostiralean, irailaren 1ean, lehenengo ikasmailako ikasleek Ongietorri Jardunaldian parte hartuko dute. Hau informazio saio bat da, Unibertsitatean ikasten hasten diren ikasleei aukera ematen diena erakundearekin lehen harremana edukitzeko.

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onetsi du egutegi akademiko hau, graduko titulazioetako eskolak emateko aldia eta ebaluazio jarraituaren aldia ere biltzen dituena. Egutegiak irailaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 12ra arteko aldia hartzen du, udazkeneko seihilekoari dagokionez, eta urtarrilaren 25etik ekainaren 1era artekoa, udaberriko seihilekoari dagokionez.

Gainera, ebaluazio aldi bat ezarri da, urtarrilaren 15etik 24ra, udazkeneko seihilekorako, eta ekainaren 4tik 16ra, udaberriko seihilekorako.

Unibertsitate masterren kasuan, egutegiak ezarri du eskolen hasiera irailaren 11tik 25era bitartean izango dela, master bakoitzeko zuzendaritza akademikoak erabakitzen duenaren arabera. Gainera, eskolak emateko irakastaldia eta ebaluazio aldia irailaren 11-25tik otsailaren 28ra izango da, udazkeneko seihilekorako, eta otsailaren 1etik ekainaren 29ra, udaberriko seihilekorako. Ohiz kanpoko ebaluazioa uztailaren 2tik 20ra izango da. Gainera, hiru deialdi egongo dira master amaierako lana defenditzeko: otsaila (udazkeneko seihilekorako), ekaina-uztaila (udaberrikorako) eta iraila.

Oporrak eta jai akademikoak

Egutegiak ezartzen duenez, Eguberrietako oporrak abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra izango dira, eta Aste Santukoak martxoaren 28tik apirilaren 8ra. Egun batzuk geroago, apirilaren 20an, Unibertsitatearen Eguna izango da, beraz jai eguna da ondorio guztietarako.

Azkenik, jai egun akademiko partikular hauek ezarriko dira: abenduaren 14a (San Juan Gurutzekoa), Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean; urtarrilaren 7a (San Raimundo Peñafortekoa) Zientzia Juridikoen Fakultatean; martxoaren 8a (San Joan Jainkoarena) Osasun Zientzien Fakultatean; martxoaren 19an (San Jose) Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (TIIGMET); apirilaren 5ean (San Vicente Ferrer) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean; eta maiatzaren 15ean (San Isidro Nekazaria) Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIGMET). Hala ere, fakultateek eta eskolek jai hauek aldatzen ahal dituzte komeni zaienaren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!