San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian

Euskalerria Irratia 2017ko api. 18a, 09:30

Argazkia: Ollo kontseilaria, Burutuaingo hobian aurkitutako gorpuzkinak nola ateratzen dituzten begira.

Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak hilaren 12tik 13ra egin zituen gorpuzkiak ateratzeko lanak.

Ekimen hori "Memoriadun eskolak" proiektuaren barruan sartzen da -horregatik, Ollo kontseilaria egon da gorpuzkinak ateratzeko lanak bisitatzen, batxilergoko 60 bat ikaslerekin batera-; helburua da ikasleen prestakuntzan gertatutakoaren memoria ere txertatzea, errespetuaren eta bizikidetzaren balioak, gatazken konponbide baketsuak eta giza eskubideak sustatzeko. Han izan da Montserrat Sanz ere (Cuellar, Segovia), espetxetik ihes egin eta Frantziara alde egiten saiatu ziren eraildako presoetako baten biloba.

Martin Laguardia ere egon da bisita horretan, lurperatzeen lekukoa, garai hartan haur bat zena; bere jarraibideei esker aurkitu dute Burutuaingo hobi hori.

Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren arloan bultzatzen dituen ekintzen barruan sartzen da jarduketa hau ere; helburua da 1936ko errepresioaren biktimen senitartekoen egia jakiteko, justiziarako eta ordaina jasotzeko erreklamazioei erantzuna ematea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!