Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Etxegabe bat hil da Iruñean

Euskalerria Irratia 2017-04-18 08:48   Gizartea  Nafarroa

Sarasate pasealekuko kutxazainean topatu zuten hilda, atzo eguerdian.

Iruñeko erdigunean, Sarasate pasealekuan, etxerik gabeko pertsona bat hil da, kutxazain batean aterpe hartuta zegoela. 59 urteko emakume bat zen, jatorriz boliviarra eta bertatik migratutakoa.

Larrialdi zerbitzuek deia jaso bezain pronto bidali zituzten laguntza unitateak, baina laguntza medikuak haren heriotza berretsi besterik ezin izan zuen egin. "Intoxikazio etilikoa" zuela esan dute iturri ofizialek eta, orain, Nafarroako Medikuntza Institutuak aztertu beharko ditu frogak.

Hildako pertsonak ez zeukan dokumentaziorik, eta, beraz, ez dute jakinarazi haren inguruko daturik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa