Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Azken hamarkadako Aste Santurik onena egin dute kanpinek

Euskalerria Irratia 2017-04-18 08:22   Ekonomia  Nafarroa

Jai egunetan %85eko betetzea izan dute, orain urtebete baino hamar puntu gehiago.

Ona izan da Aste Santua akanpalekuetarako: %85eko betetzea izanda, iaz baino hamar puntu goitik ibili dira, Nafarroan.

Bungalow eskaintza izan da arrakasta handiena izan duena, ia-ia %100ean egon dira beteta; partzelak, aldiz, %70ean baino ez dira bete.

Kanpinetako Enpresarien Elkarteko Federazioko presidente Ana Beriainek esan du datuak "lan urte gogorretako emaitza" direla: "Krisian asko sufritu badugu ere, enpresari askok inbertsio garrantzitsuak egin dituzte, azpiegiturak hobetzeko".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa