Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Bere burua entregatu du Tuteran auto istripu baten ondorioz pertsona bat hil duen gizonak

Euskalerria Irratia 2017-04-18 08:08   Gizartea  Nafarroa

Tuteran izan zen istripua: hildako bat eta bi zauritu arin daude.

Milagroko herritarra da igande gau partean, Las Noriaseko bidean (GR99), Tuteran, auto istripu bat eragin zuen gizona: hasieran non zegoen ez bazekiten ere, bere burua entregatu du. Hildako bat eta bi zauritu daude ezbeharraren ondorioz.

Dolu egun ofiziala egin zuen atzo Tuterako Udalak eta lehen uneetan ihes egin zuen gidariaren jarrera gaitzetsi. Nafarroako Gobernuak ere bat egin zuen Tuterakoak adierazitako minarekin.

Igandean, 20:05ak aldera izan zen istripua. Gidariak hanka egin zuen talka eragin ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa