Buru-berokia eta eskularruak jantziak zituen gizonezko bat izan da Altsasuko Santander Bankuan lapurreta egin zuena. Bankura errebolberra eskutan zuela sartu da 9:00etan, eta kutxan zegoen dirua emateko eskatu zuen. Une horretan zuzendaria, zuzendari-ordea eta komertziala zeuden bulegoan, baita bezero bat ere. Lapurrak kutxan zegoen dirua eraman du, 18.500 euro. Altsasuko Altzania kaleko bankuko lapurretaren ikerketa Guardia Zibila egiten ari da.