Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Sanferminak iragartzeko zortzi aukera

Euskalerria Irratia 2017-04-11 14:10   kultura  Nafarroa

Botoa gaurtik eman daiteke pamplona.es webgunean, eta bihartik aurrera civivoxetan.

Apirilaren 27ra arte zabalik da 2017ko Sanferminak iragarriko dituen kartelaren hautaketan botoa emateko epea. Bozkatu ahal izateko Iruñean erroldaturik egon beharra dago.

Zortzi finalistak gaur eguerdian aurkeztu dituzte, eta, ohi denez, gaur arratsaldean iruindar askok eta askok egurtuko dituzte, diseinuz tutik ere jakin gabe eta, maiz, argudio zoldazuak erabiliz. Zeinen ederrak diren euskaldunon hiri buruzagiko ohitura zaharrak. Guk geuk bat egin dugu ohiturarekin, gure iruzkin aurkeztezin propioak izkiriatuz.

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (2/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

1. Mañanas sanfermineras (Sanferminetako goizak)

Beste behin ere Caravinagre sanferminetako afixa batean. Akaso lehiaketako oinarrietan debekatu beharko lukete. Nolanahi ere, ezin uka dakioke afixari kutsu errealista: guraso asko halaxe, buruhandi, sentitzen dira sanferminetako goizetan seme-alaben ahots karrankariak entzundakoan.

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (3/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

2. Nueve días de taquicardia (Bederatzi takikardia egun).

Ezin esan daiteke egileak lan handirik hartu duenik. Elektrokardiograma bat kopiatu, eta fini. Dena dela, berdin egin zezakeen alferrarena sismografo baten marrazkia kopiatuz, eta aurten izan ditugun lurrikarak aintzat hartuz, askoz gaurkotasun handiagoko erreferentzia litzateke.

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (4/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

3. Uno de Nerea, Dos de Fabiola, Tres de Miren, Cuatro de Ana, Cinco de Rania, Seis de Josefa, Siete de Julia San Fermín.

Ausardia kromatikoaren kartela. Urtero baten bat hautatzen dute, ez dadin esan afixa guztiak zuri gorriak direnik. Zeru urdina. Eta ile morea, mezu feminista nabarmentzeko.

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (5/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

4. Pulsaciones (Pultsazioak).

Afixa indargeagorik...

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (6/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

5. Hnos. Aldaz Remiro. (Aldaz Remiro anaiak)

Entzierroa diseinua lagun edozein objekturekin irudikatzeko bide amaigabean, beste urrats bat. Ados: Aldaztarren zurgindegiak zerikusi zuzena du Sanferminekin, baina… Kartela ez al litzateke egokiagoa sadomaso topaketa baterako?

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (7/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

6. Sentí por mis venas un San Fermin. (Zainetan San Fermin sentitu nuen).

Barricadaren kontzertu baterako kartel ezin aproposagoa. Manowar taldearen baterako ere balio lezake.

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (8/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

7. Lo esencial es invisible a los ojos. Antoine de Saint Exupery. (Begiek ez dute funtsezkoena ikusten).

Iraingarria iruditzen zaigu. Ez marrazkia bera, baizik eta egileak pentsatzea afixaren izenburuan Saint Exupery aipatzen ez bazuen ez ginela jabetuko Printze Txikiaren suge elefantejalea omentzen ari zela.

Carteles finalistas de San Fermín 2017 (9/9) - Fotos de los ocho finalistas del concurso de carteles San Fermín 2017 - Pamplona - null

8. Pobre de Mí (Gaixoa ni).

Oso pobrea izan behar du egileak, irudi handiagoak margotzeko edo inprimatzeko aski dirurik ez edukitzeko. Zer da hor erdian dagoena, toreroa ala kakalardoa? Gertuko betaurrekorik gabe ez dut ikusten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa