Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Oteizak galdeketa bidez erabaki du eremu mistoan sartzea

Euskalerria Irratia 2017-04-11 08:42   Euskara  Nafarroa

Oteitzako herritarrek loteslea izango den galdeketaren bitartez erabaki dute zonalde ez euskaldunetik atera eta eremu mistora pasatzea.

Parte hartze maila haundia izan zuen galdeketak, osotara 394 herritarrek hartu zuten parte. Zenbaketa momentuan jende andana bildu zen udalbatza aretoan eta txaloekin jaso zuten emaitza. Ondoren, irrintziak eta suziriak bota zituzten emaitzak ospatzeko. 

"Nahi ahal duzu Oteitza zonalde ez euskaldunetik zonalde mistora pasatzea" galderari 394 herritarrek eman zuten erantzuna. 251 baiezko eta 140 ezezko jaso ziren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa