Emakume bat jazarri eta jo dute Ezkabarten

Euskalerria Irratia 2017ko api. 10a, 09:05

Foruzain bat bi urteko haurrarekin besotan. Arg: Nafarroako Gobernua

Irurtzungo 21 urteko bizilagun bat atxilotu dute, biktimaren senarra. Erasoa gertatzen ari zen unean, bi urteko umea bide bazterrean aparkatutako autoan utzi zuen, bakarrik.

Emakume bat jazarri eta jo zuten atzo Ezkabarten, Nafarroan. Irurtzungo 21 urteko bizilagun bat atxilotu dute, biktimaren senarra. Erasoa gertatzen ari zen unean, bi urteko umea bide bazterrean aparkatutako autoan utzi zuen, bakarrik.

NA-4210 errepidean gertatu da erasoa, Ezkabarten. Lanean ari ez zen polizia batek bide bazterrean geldituta zegoen auto bat ikusi zuen, eta ondoren, gizon bat emakume bati joka eta segika ari zitzaiola.

Biktimak ihes egitea lortu eta laguntza eskatu zien handik pasatzen ari ziren autoei, nahiz eta ez zioten jaramon egin. Azkenik, poliziak artatu zuen emakumea, eta 112 zenbakira deitu zuen.

Autoan bikotearen bi urteko alaba zihoan. Ama eta alaba etxera eraman zituzten foruzainek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!