Erakusketak eta galaxiari buruzko filmak, Aste Santuan, Planetarioan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 6a, 13:46

Universo invisible proiekzioa izanen da berrikuntza nagusietako bat; zenbait proiekzioen ostean, eguneko zeruaren irudiak eskainiko dituzte.

Egitarau zabala aurkeztu du Iruñeko planetarioak Aste Santurako. Pelikulak, erakusketak, kanpaldiak… Hainbat proiekzio egonen dira: batzuk, haurrentzat propio eta beste batzuk, aldiz, adin guztietarako. Ildo horretan, Universo invisible pelikula izanen da aurtengo berrikuntzetako bat. Eskaintza osorik irakur daiteke Planetarioaren wbegunean. Egun batzuetan, filmen ostean, egunez eguneko zerua nola dagoen azalduko diete parte hartzaileei eta astronautekin ere zuzeneko konexioa eginen dute.

Horrez gainera, erakusketak izanen dira: Eguzki-erlojuei buruzkoa; Argazki astronomikoak tamainu handian; eta Astronomia "kontatzen diguten bezala".

Ez hori bakarrik, hiru kanpaldi ere antolatu dituzte: 3D inprimaketari buruzkoa; sumo-roboten ingurukoa eta astronomia kanpaldia.

Ekimen guztien inguruko informazio zehatza pamplonetario.org webgunean aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!