N-121-A errepidea 2+1 bidetakoa izanen da

Euskalerria Irratia 2017ko api. 6a, 09:04

Argazkia: N-121-A errepidean izandako istripuan.

Iruñetik Behobiaraino doan errepidea berritzeko 530.000 euroko aurrekontua esleitu du Nafarroako Gobernuak. Hiru errei eginen dituzte; alboetakoak, zein bere norabidean; erdikoa, bi norabideetan aurreratzeko, zatiaren arabera.

N-121-A errepidean, 786 istripu  izan ziren 2009tik 2014ra, gehienak, %53, kolpeengatik; ia 11.000 ibilgailuk zirkulatzen dute bertatik; eta horietatik %30 zamatsuak, hau da, 2.400 bat kamioi. Horregatik, bidea moldatzeko beharra ikusi du Nafarroako Gobernuak: proiektuak egiteko 530.000 euro bideratu ditu. Helburua, hiru erreiko errepidea egitea, 2+1 formatukoa; alegia, aldeetako bideak norabide bakarrean joateko izanen dira; erdikoa, aldiz, aurreratzeko.

Bidearen 63 kilometrotan izanen dira obrak, ia errepide osoan. Seinalezpen eta abiadura mugak ere aldatuko dituzte, hemeretzi bidegurutze 

Eraikuntza proiektuen esleipena bost sortatan eginen dute eta 2017-2018 ikasturterako abiatzea da egitasmoa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!