Emakume torturatuen testigantzak, parlamentuan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 6a, 08:36

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta parlamentuan izan dira torturak jasan dituzten zenbait emakume. Elkarbizitzarako eman behar diren pausoen artean emakumeen ahotsaren garrantzia nabarmendu dute.

Atzo arratsaldean izan ziren torturak jasan zituzten zenbait emakume parlamentuan. Bizitakoa kontatu zuten aretoan. 160 lagun inguru joan ziren babes ematera eta emakume haiek jasandakoaren berri izatera. Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak eman zion hasiera ekitaldiari. Gero, testigantza gogorrak entzun zituzten bertaratutakoek. "Halakoak entzutea beharrezkoa da elkarbizitza lortze aldera", nabarmendu zuten. Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak antolatu zuen ekitaldi hori. 

Nafarroako Parlamentuko webgunean irakurgai dago atzoko ekitaldian izandakoa, gaztelaniaz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!