Armagabetzearen egunean Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea izanen da Baionan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 11:30

Info7 irratian aurreratu duenez Baionan izanen da Aznarez larunbatean. Bakearen artisauek deitutako ekitaldietan parte hartuko duena esan du. 

"Une horretan presente egoteko garaia da, armagabetzea benetakoa dela errazteko garaia da", esan du Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidenteak Info7 irratian. Baionan izanen da larunbatean Aznarez "Bakearen Artisauek" antolatutako ekimenetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!