Magnesitas Navarra (Magna) enpresaren proiektua bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jada esan zuen fauna eta floraren kontrako proiektua zela eta Udalerriz Gaindiko Plana ez zela baliogarria ezta ingurumen adierazpena ere. Oraingo epaiarekin sei urteko prozesu judiziala amaitu da.
Eugi eta Zilbetiko kontzejuek jo zuten Gorenera, Nafarroako epaitegiekin konforme ez, eta proiektuak inguruari mesede eginen liokeela sinetsita. Nolanahi ere, Sea Bird Life eta Monte Alduide koordinadorak aurkeztutako salaketa da Gorenak onartu duena.
UPNren Gobernuak bultzatu zuen Udalerri Gaindiko Plana, baita egitasmoa baimendu zuen ingurumen adierazpena ere.