Handitzen ari da zonalde mistoan sartu nahi duten herrien zerrenda: 34 dira jada, Puiuk, Obanosen eta Biurrunek eskaera egin ostean. Apirilaren 24arte egin dezakete aldaketa legala eta parlamentuan tramitatuko dute eskaera, Euskararen Legea aldatzeko emendakin baten bitartez.
33.000 biztanle ordezkatzen dituzte 44 udalerri horiek; gehienak, Estellerriakoak dira, baita erdialdekoak ere.Bdaude herri txikiak, baina baita merdindade buruak ere: Zangotza eta Erriberri, esaterako. Horrez gainer,a aukera aprobetxatu dute Iruñerriko herri batzuek, Berian eta Tiebasek, adibidez.