Garezur bat aurkitu zuen Irati ibaiaren inguruan zebilen pertsona batek, ostiralean. Orbaitzeta inguruan izan zen aurkikuntza, Irabiako urtegitik bost bat kilometrora. Sakonera gutxiko tarte batean zegoen gizaki burezurra eta hortxe ikusi. Larrialdi zerbitzuei hots egin ziren eta Foruzaingoa, Polizia Judiziala eta suhiltzaileak bertaratu ziren.
Inguruan bestelako aztarnarik ba ote zen ikuskatu zuten: hezur batzuk aurkitu zituzten arren, litekeena da animalienak izatea.
Orain, Nafarroako Medikuntza Legaleko Institutuan dago burezurra, DNA frogak egin asmotan. Pertsonen Kontrako Delituen foruzainen taldeak hartu du auzia beregain.