Iruñeko eraso homofoboak gaitzetsi dituzte gizarte eragileek eta instituzioek

Euskalerria Irratia 2017ko api. 4a, 08:37

Argazkia: LGTBIQ harrotasun egunaren irudietako bat, artxiboko irudian, Iruñean.

BI eraso izan dira asteburuan. Iruñeko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. 

Asteburuaren bueltan Iruñean jazotako eraso homofoboak gaitzesteko protesta ere izan zen atzo Lunes Lilas elkarteak indarkeria matxistaren aurka egin ohi duen asteleheneroko elkarretaratzea.

Instituzioei dagokienez, parlamentuak "elkartasuna eta babesa" agertu die erasotutakoei, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Ezkerra alderdi eta taldeek aurkeztutako deklarazioan. LGTB erasoen aurrean, "gaitzespenik irmoena" erakutsi du, gainera, legebiltzarrak, eta "borondatea" azaldu, "sexualitatea era askean eta anitzean bizitzeko gizartearen alde lan egiteko".

Iruñeko Udalaren kasuan, herritarrei dei egin zien, LGTB erasoak daudenean ez geratzeko "deus egin gabe" eta aldarria egin du, "LGTBI pertsonek beren erlazio, gorputz eta erlazioen inguruan erabakitzeko eskubidea gogoan".

Gauez eta eskapo eginda

Bi eraso izan dira eta baten inguruko datuak eman dira jakitera.

Iluntzeko 23:00ak zirela jasan zuen gazte batek erasoa, bikotekidearekin eskutik heldutik zihoala, Iruñeko Abejeras kalean: beste bi gaztek ukabilkada bat eman zioten eta korrika egin zuten eskapo. Udaltzainek ihes egin zuten gazteak identifikatu zituzten.

Gertatutako ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!