Mikel San Sebastian Lesakako presoaren lagun batek auto istripua izan du

Euskalerria Irratia 2017ko api. 3a, 08:25

Gaur Iruñean, 20:00etan, PPren egoitzaren aurrean elkarretaratzea eginen du Etxerat elkarteak sakabanaketarekin amaitzea eskatzeko.

Mikel San Sebastianen laguna igande goizaldean iritsi zen Lopidanara Murtziatik zetorren Mirentxineko furgonetan eta, ondoren, bere auto partikularrean itzulera bidaia egin behar zuen Lesakaraino. Oiartzungo bidesaria igaro ostean, euri-erauntsi baten erruz preso politikoaren ahaideak autoaren kontrola galdu eta errepideko erdibitzailearen aurka jo zuen. Autoa erabat birrindua geratu da, baina Mikel San Sebastianen laguna onik atera da.

Ezbehar berri honekin, 10ra igo da espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua. Etxerat Elkarteak astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko "dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin" behar dietela salatzen du. Elkarteak gogorarazi nahi du "desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria" utzi duela, oraingoz.

Gaur astelehena Iruñean, 20:00etan, PPren egoitzaren aurrean kontrentrazio bat eginen du Etxerat elkarteak sakabanaketarekin amaitzea eskatuz.

Albistea ahotsa.info-tik hartua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!