Urtean, 682 auto lapurtzen dituzte Nafarroan: erdia, Iruñerrian, hori baita herrigune handiena, baina proportzioan, Ablitasen, Ribaforadan eta Tuteran izaten dira lapurketa gehien. Auto lapurketa gutxien: Erriberrin, Atarrabian, Lesakan eta Baztanen.
Asuguruaren Enpresariek jakinarazi dituzte datuok -auto lapurketari buruz aritzerakoan, autoaren lapurketa bera eta barruko objektuak eramatea hartzen dute aintzat-.
Nafarroa "segurua" dela azpimarratu dute, eta Espainiako Estatuko batezbestekoaren azpitik dagoela: Estatu guztiko lapurketan %0,7 baino ez dira foru lurraldean izaten. Estatuan lapurtzeko dauden aukeren erdia dago Nafarroan.