Debekuen Legea bertan behera utzi dute Gobernua babesten duten lau indarrek

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 30a, 20:15

>"Zigortzailea eta murriztailea" den legea indargabetu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak. 
>UPNk eta PPNk ikurriña "jarraitu" eginen dute eta auzitara eramanen dituzte udaletxeetan zintzilik jartzen dituzten udalerriak. 

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak egin dute bat Ikurren Legea bertan behera uzteko. Ez ordea UPN, PSN eta PPk. Eztabaida sutsua izan da gaur parlamentuan. Nafarroako Bandera erraldoia eraman du alderdi popularrak eta UPNkoek Nafarroako bandera txikiz bete dute osoko bilkura aretoa. Halako batean, emizikloa utzi ere, utzi egin dute. 

Nafarroako ikurrei errespeturik ez izatea eta gutxiestea leporatu diete UPNk eta PPk Gobernua babesten duten alderdiei, baina, bereziki gaur mezuak Uxue Barkos Lehendakariari bideratu dizkiote (Javier Esparza erregionalistak 22 aldiz izendatu du Barkos gaurko hitz hartzean). Alderdi sozialistak Ezkerrari leporatu dio nazionalistei men egiten aritzea. 

Ikurriña segituko dute UPNk eta PPk

Auzitara eramanen ditu UPNk ikurriña balkoian jartzen duen udalerria. Hala iragarri du gaur Javier Esparza erregionalistak. Bide beretik jo du PPNko Ana Beltranek ere: "liskarrak" egon litezkeela dio ikurriñak zintzilikatzen hasiko badira. 

Legearen bilakaera

1982. urtean Nafarroako amejoramenduan bildua zegoen: Nafarriako bandera gorria dena da eta gaur egun ezagutzen dugun ezkutua barnebiltzen du. Ikur ofizialak baliatzeko, erabiltzeko 2003. urtean Lege berria sartu zen abian: finean, ikurriña jartzen zuen udalari isuna, zigorra ezartzea zuen xede. Debekua, oztopoa eta muga ziren Lege horren baitako. Gerora iritsi zen gainera, ikurriña udaletxeko balkoitik zintzilik jartzen zuenari isuna jartzeko pleitoa. Eta hala, udal zenbaitek, herriko festetan ikurriña jartzearen batera isuna ere izan zuten. 

2015ean Gobernura aldaketa iristearekin batera iritsi zen eztabaida. Programaren gaineko akordioan sartu zuten beste arau bat egitearen beharra, zegoena, murriztailea eta zigortzailea delakoan. Hortaz, debekua ezartzen duen legea bertan behera utziko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!