Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Etxe Langileen Elkarteari harrera egin dio Iruñeko Udalak. 7.700 etxeko langile aritzen dira bizitokietan, horietatik %96, emakumeak. Beraz, feminizatutako sektorea dela esan eta, egungo baldintzekin, langileak txirotasunera eramaten dituen langintza dela esan dute udal ordezkariek.
Orduko 5,54 euro kobratzen dituzte etxeko langileek eta ez dute langabezia kobratzeko eskubiderik, kotizatzen egonda ere. Horregatik, sektorearen profesionalizazioa eta gainontzeko lanetan dauden "baldintza berberak" eskatu dituzte elkarteko kideek.
Halaber, Iruñeko Udalak jakinarazi du etxeko langileak kontratazeko betebeharrak eta euren eskubideak barnebiltzen dituen txostena kaleratuko duela, informazioa herritar guztien eskura egon dadin.