Eraso egin zioten zonalde urdinean lan egiten zuen behargin bati, orain bi aste, Iturraman. Horregatik, haren lankideak, Iruñeko Udaletxeak subkontratatutako Dornier enpresako kideek, bi orduko lanuztea egin dute gaur goizean, baita elkarretaratzea ere, udaletxe aurrean, Erasorik ez lelopean, LABek, ELAk, CCOOk eta UGTk deituta.
"Gu ez gara udaltzainak eta ez dugu agenteen lana egin behar", esan du zonalde urdinean aritzen den langileetako batek.
Iruñeko Udalak eta enpresak euren segurtasuna bermatzeko "neurriak hartzeko" eta zama lanen guneak eta ibiak udaltzainek zaintzeko exijitu dute.