Zigorra jasoko du Iruñeak "lehentasunezko tokian" ez izateagatik erregearen irudia eta Espainiako bandera. Epaitegi Administratiboaren bigarren gelaren zigorra berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak, baina kasazio helegitea aurkez daiteke orain.
Estatuaren Abokatutzak jarri zuen salaketa, Iruñeko Udalak osoko batzarrean bandera eta irudiak lekuz aldatu zituelako, "bazterrean utziz".
Iruñeko Udalak esan zuen "erosotasuna eta espazio kontuagatik" mugitu zituela irudiak eta banderak.