IPES-Gite elkarteak antolaturiko, Mundua eta Giza Eskubideak zinemaldian ikusitako hainbat pelikula muxutruk proiektatuko dituzte, apirilean eta maiatzean, Kondestablen eta Gaztediaren Etxean. Helburua: "Giza Eskubideen harira munduko gizakia askoren bizitzan eragina duten hainbat kontu edo arazoen inguruan sensibilizatzea eta eztabaida sortzea".
"Agian ez zenuten Zinemaldira joateko aukerarik izan, orain aukera duzue emanaldiaz disfrutatzeko", esan dute antolatzaileek. "Emanaldiak eta solasaldiak" gauzatuko dituzte horrela.
Lotura honetan ikus daiteke programazioa osorik.
Besteak beste, Desahuciando el miedo, Bar Bahar, Gracias jefe!, Fifty Rupees Only, Tarajal eta Ngor filmak emanen dituzte.