Torturatutako emakume nafarrak, Foro Sozialaren erdigunean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 29a, 08:58

Argazkia: Biktimak, Nafarroako Parlamentuan egindako lehen Foro Sozialean.

Parlamentuan, biktimek eginen duten bigarren hitzaldia apirilaren 5ean izanen da, Hitzorduak izeneko saioan eta bertan izanen dira torturatutako emakumeak.

Torturatutako emakume nafarrak: justizia, atortza, erraparazioa izenburu izanen du Hitzorduak-en bigarren saioak; apirilaren 5ean izanen da. Foro Sozialak antolatu du, Nafarroako Parlamentuarekin elkarlanean. 

Lehenengo saioan, indarkeriaren "denetariko biktimak" izan ziren: "Topaketa horrek mugarri bat markatu zuen". Hitzorduak-ek "toki segurua" eskaini nahi die herritarrei, "konfiantzaz" hitz egiteko.

Mafarroan, 693 tortura kasu daude, Euskal Memoriaren arabera. Emakumeekiko tortura "ezkutuko praktika, ezezaguna" dela esan du Foro Sozialak eta "inpunitate murru bat eraiki dela".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!