Lankidetza-hitzarmena sinatu du lehen aldiz Iruñeko Udalak Korrikarekin

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 28a, 13:04

Azken kilometroan Joseba Asironek eta zinegotziek eginen dute korrika. Gehienez 50.000 euroko diru-laguntza izanen du Korrikaren amaierako azpiegiturak ordaindu ahal izateko. 

Ohorea izanen da Korrikari harrera egitea. Horixe esan du Joseba Asironek eta nabarmendu Euskararen alde inoiz egin den lasterkjetarik handiena dela Korrika.

AEKk urteotan egindako lana eta oraindik ere egiten duena babestu eta aitortu du Iruñeko alkateak.

50.000 euro arteko laguntza eskainiko du Udalak Korrikaren amaierarako behar diren azpiegiturak ordaintzeko: agertokiak, hesiak, karpak…

Lehen aldiz izanen du laguntza ekonomikoa Korrikak Iruñeko Udalaren aldetik.

20. Korrika berezia izanen da, ez bakarrik Iruñean amaituko delako, baizik, erakundeetara aldaketa iritsi denetik izan duten jarreragatik:

20. Korrika ostegunean abiatuko da Otxandiotik. 11 egunez Euskararen aldeko lasterketa herriz-herri eta auzoz-auzo ibiliko da eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!