Adierazpen askatasuna

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 28a, 08:53

Adierazpen askatasuna etengabeko eztabaida da, baina, non dago muga? Joan den astean, fiskalak, Cordobako twiterlari batentzat 2.700 euroko isuna eskatzen zuela jakin genuen. Andaluziarrak, Podemosekin oso haserre zegoela deklaratu zuen. Horren ondorioz, internetera jo zuen eta Ainhoa Aznarez, Parlamentuko Lehendakariaren izena ikusita, “terrorista torturatzaile eta hiltzaileen lagun” izatea leporatu zion.

Berriobeitiko UPN-ren zinegotzia ere haserre omen zegoen Podemosekin eta twiterren, berriz ere, guztiak “puta seme” batzuk zirela jarri zuen. Kasu honetan ez zen salaketarik egon eta Esparzaren alderdiko ordezkarien artean ez genuen inongo kritikarik entzun. Horiek ordea ez dira kasu bakanak. Mundu birtual honetan, Interneten alegia, eta batez ere sare sozialetan, Twitterren Facebooken edo Youtuben,  adierazpen askatasuna kolokan jarri dute, edo...hobeki esanda, eta beti bezala, guk geuk geure jarrerekin, sareak kolokan jarri ditugu.

Adibide gehiago badira: Valtonyc raperoak, adibidez, 3 urte eta erdi igaroko ditu espetxean Erregea iraintzeagatik eta Grapo edota ETA txalotzeagatik. Gehiegizko sententzia edo proportzionala? Bideo pare batzuk ikusita, onartu behar dut ez zaizkidala batere gustatu baina ez dut uste kartzela zigorra bidezkoa denik. Podemoseko zinegotzi baten txioak izugarrizko iskanbila sortu zuen ere. Holokaustoa edo Irene Villari buruzkoak ziren eta umore beltzaren inguruan idatzi zituela defendatu zuen Guillermo Zapatak. Azkenean, bere Kultur zinegotzi postua utzi eta biktimei barkamena eskatu zien. Kasu horretan, Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen. Urte bateko zigorra jaso zuen Cesar Stroberryk terrorismoa goratzeagatik eta Carrero Blanco-ri buruzko txio batzuen ondorioz, Kassandrak 2 urte eta erdi espetxean pasa ditzake. Gehiegikeria edo proportzionala?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!