Nafarroako Ogasunak iaz 114.506.785 milioi euro berreskuratu zituen zerga-iruzurrari aurre egiteko neurriei esker. Hala jakinarazi du Ogasun kontseilari Mikel Aranburuk. 2015ean baino %7,5 gehiago berreskuratu da. Guztira 58.417 likidazio berrikusi dira eta horri esker, kudeaketa, ikuskaketa eta neurriak hartuta egin zaio aurre iruzurrari.